Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

363/2018 Foru Agindua, abenduaren 19koa, behin betiko onartzekoa, zenbait baldintzarekin, Artziniegako Udalerriko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 4. aldaketa puntualaren espedientea
Argitaratuta: 2019/01/11eko 5. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-5-12

I. AURREKARIAK

Lehenengoa. Artziniegako Udalak, Udalerriko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 4. aldaketa puntuala hasiera batean onartzea erabaki zuen 2017ko otsailaren 9ko osoko bilkuran. Aldaketa hori hauxe da: "Babes berezia-Natura intereseko eremua" Z1 zonako 4-701 lurzatiaren zuhaitz gabeko eremu batean dagoen lurzoru urbanizaezina "trantsiziozko landa paisaia" bihurtzea. Horrez gain, espedientea jendaurrean ikusgai jartzea ere erabaki zen, hilabete batez, onartu zen egunetik aurrera zenbatuta. Horretarako, 2017ko martxoaren 15eko 31. ALHAOn eta 2017ko martxoaren 21eko "Diario de Noticias de Álava" egunkarian iragarkia argitaratu zen.

Bigarrena. Jendaurrean egon zen bitartean ez zen alegaziorik aurkeztu. Beraz, udalbatzak 2018ko otsailaren 8ko bilkuran, behin-behineko onarpena eman zion espedienteari.

Hirugarrena. Ingurumen Ebaluazio Estrategikoko espedientea izapidetu da, eta urriaren 6an 244/2016ko Foru Agindua egin zen. Horren bidez, "Artziniegako (Araba) arau subsidiarioen 4. aldaketa puntualaren" Ingurumen Txosten Estrategikoa egin zen. Foru agindu horretan zenbait ingurumen baldintzaezartzen ziren, hirigintza agirian sartze aldera.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, 2/2018 bilkuran, ekainaren 9koan, Arabako HirigintzaPlangintzako Atalarenean, aipatutako espedientearen aldeko iritzia ematea erabaki zuen; halaber, Uraren Euskal Agentziak (URA) egindako txostena erantsi zuen. Hala ere, paisaiari dagokionez, arautegiak "paisaian integratzeko azterlana" tresna aipatu beharko da, eta ez "paisaiaren eragineko txostena", Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen antolamenduan paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena. Kantauriko Ur Konfederazioak Artziniegako Arau Subsidiarioen 4. aldaketaren aldeko txostena egin zuen 2018ko uztailaren 2an.

Seigarrena. Artziniegako Udalak espedientea bidali zuen, aldundiak, egoki iritziz gero, behin betiko onar zezan (sarrera erregistroko data: 2018ko uztailaren 30a).

Zazpigarrena. Halaber, Diputatuen Kontseiluko abenduaren 14ko 155/1999. Foru Dekretuan ezarritakoa betez, Arabako HirigintzaBatzordeak espediente honen aldeko txostena egin zuen abenduaren 12an egindako 3/2018 bilkuran.

II. OINARRIAK

Lehenengoa. Arlo pribatuak sustatutako eta Udalak izapidetutako espediente honen xedea hauxe da: erlezaintza jarduera ezartzenlaguntzeaArtziniegako 4. industrialdean, 701. lurzatian, zuhaitz gabeko eremuan.

Horretarako, Artziniegako Arau Subsidiarioen 4. aldaketak hauxe proposatzen du:

* Alde batetik, aipatutako lurzoru urbanizaezinaren azaleraren kategoria aldatzea (Babes berezia-Natura intereseko eremua), aurretik adierazitako nekazaritza eta basozaintza lurralde planak ezarritakoaren arabera, eta "Trantsiziozko landa paisaia" bihurtzea.

* Bestetik, arau subsidiarioen 179. eta 180. artikuluak aldatzea, erlezaintza jarduerekin lotutako eraikuntzenhirigintza parametroak eta baldintza teknikoak aldatzeko. Parametro garrantzitsuenen artean hauek daude: eraikineko gehieneko eraikigarritasuna, 60 m2 (gehienez, 2 eraikin); hegalaren gehieneko garaiera, 3 metro; gailurreko gehieneko garaiera, 5,50 metro; mugekiko tartea, 10 metro eta eraikinen arteko tartea, 15, metro. Paisaia Bikainen kasuan, "Paisaiaren eragineko txosten" bat behar dela adierazten da, eta zuhaitzak moztea debekatzen da.

Bigarrena. Hauek dira aldaketa hau egiteko arrazoiak:

* Aplikatzeko arautegian (Plangintzako Arau Subsidiarioak eta nekazaritza eta basozaintzako lurralde plan sektoriala) lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioan dauden desberdintasunak zuzentzea, eta lurralde plan sektorialaren irizpideei lehentasuna ematea, lurralde plan sektorial baten arautegia delako, hots, goragoko maila batekoa.

* Ingurumenaren arloari dagokionez, iraunkortasuna eta oreka bermatzea natura ingurunean, mota horretako jarduerak lurzoru urbanizaezinean txertatuz.

* Arlo sozioekonomikoari dagokionez, lehen sektorean jarduera aukera handitzea, udalerriko tokiko ekonomia sustatze aldera.

Hirugarrena. Behin espedientea aztertuta, Artziniegakohirigintzaplangintza eta aplikagarria den hirigintza eta sektore legedia kontuan hartuz, zuzendu beharreko alderdiak aurkitu dira. Atal hauetan zehaztuta daude:

1. Erlezaintza jarduera lehen mailako baliabideen babes erabileren barruan barne hartu beharko dira (arau subsidiarioen 88. artikulua), abeltzaintza jardueraren espezialitate bat gisa, eta 3. eremuan utzitakoeraikuntza erabilera moduan, (B) azpikategoriarekin, hots, "Trantsiziozko landa paisaiako eremua" (arau subsidiarioen 181. art.), arau subsidiarioen 179. eta 180. artikuluen idazketa berria gainerako hirigintza arautegiarekin bat etor dadin.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, 2/2018 bilkuran, ekainaren 20koan, Arabako HirigintzaPlangintza Atalarenean, paisaiaren arloan, hartutako erabakian ezarritako baldintza beteko da. "Paisaia eragineko txostenaren" ordez, "paisaian integratzeko azterlana" jarri beharko da, EAEn lurraldearen antolamenduko paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

3. AFAko NekazaritzaZuzendaritzaren txostenean, 2018ko ekainaren 22koan, indarreko arau subsidiarioen 180. artikuluan ezarritakoaren arabera.

a. Erlezaintza jarduerak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuari egindako erreferentziak barne hartuko dira; baita 33/2004 Dekretua, otsailaren 10ekoa, erlezaintzaren antolamendukoa ere.

b. Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko uztailaren 18ko Aginduaren erreferentzia -eta horren ondorioz, aipatutako artikuluan adierazitako lan unitate bakoitzeko lurzati azaleraren edo abelburuen estandarrak- aldatuko da. Horren ordez, 2016ko martxoaren 31ko Agindua adieraziko da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburuarena. Horren bidez, zenbait laboreren marjina gordinak, Nekazaritza Lan Unitateak (NLU) ezartzeko xede moduluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustiategietako gastu finkoen koefizienteak finkatzen dira.

4. Indarreko kalifikazio orokorreko planoa aurkeztuko da, eta hor, nahiz proposatutako planoan, aldaketa honen esparrua adieraziko dira.

Horregatik, eta dagozkidan eskumenez baliatuz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Behin betiko onartzeaArtziniegako udalerriko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 4. aldaketa puntualaren espedientea, Foru Agindu honen hirugarren oinarrian zehaztutako baldintzekin. Espediente hori, 4-701 lurzatiko zuhaitz gabeko eremuan dagoen lurzoru urbanizaezinaren kategoria aldaketari buruzkoa da.

Bigarrena. Baldintza horiek ez dira funtsezkoak. Beraz, zuzendutakoan, espedientea foru aldundiari igorriko zaio, berriro jendaurrean jarri beharrik gabe, betearazi beharrekoa dela adieraz dezan, izapideak egin daitezen eta argitara dadin.

Hirugarrena. Ebazpen hau ALHAOn argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta beronen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzen-zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 19a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSEAN GALERA CARRILLO