Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Organismo Autonomoak

GAZTERIAREN FORU ERAKUNDEA

Arabako Gazteriaren Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluaren Ebazpena, 2018ko azaroaren 13koa, onartzen duena INDESA 2010, SLri enkargua ematea 2019an Espejo eta Zuha­tzako aterpetxeetako garbitegi zerbitzua kudeatzeko ardura
Argitaratuta: 2019/01/11eko 5. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-5-11

Egiteko proposatzen den zerbitzuaren helburua da Espejo eta Zuhatzako aterpetxeetan garbitegi zerbitzua kudeatu eta enkargu ematea 2019an.

Kontuan izanik urriaren 1eko 40/2015 Legearen, herri administrazioen araubide juridikoaren, 11. artikuluan eta 30/2007 Legearen 4.1.n eta 24.6 artikuluetan xedatutakoa, eta INDESA 2010 SLk Arabako Foru Aldundiaren bere bitartekoen izaera duenez, egoki da, eraginkortasun arrazoiak direla-eta, eta aterpetxean bertan ez dagoenez baliabide tekniko egokirik, Gazteriaren Foru Erakundeak garbitegi zerbitzuaren ardura ematea.

Gazteriaren Foru Erakundeko Idazkaritza Teknikoaren aginduzko txostena ikusirik, horren ondorioz ebazten da:

Lehenengoa. Onartzea INDESA 2010, SL sozietateak 2019an Espejo eta Zuhatzako aterpetxeetako garbitegi zerbitzua kudeatzeko duen kudeaketa ardura, erabaki honen I. eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena. 2019an zerbitzua emateko aurreikusi den aurrekontu zuzkidura 15.000,00 euro da, Gazteriaren Foru Erakundearen 2019rako aukeran jarriko den aurrekontuaren partidaren kontura ordainduko da eta berau esleitzeko ezinbestekoa da kontratua indarrean egon bitartean haren ondoriozko betekizunei aurre egin ahal izateko nahiko kreditu egotea.

Hirugarrena. Erabaki hau ALHAON argitaratzea.

Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a

Euskara, Kultura eta Kirol diputatua

IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE