Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Organismo Autonomoak

GAZTERIAREN FORU ERAKUNDEA

Arabako Gazteriaren Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluaren Ebazpena, 2018ko azaroaren 13koa, onartzen duena INDESA 2010, SLri ematea 2019an Espejoko aterpetxeko janarigintza zerbitzua enkargua
Argitaratuta: 2019/01/11eko 5. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-5-10

Egiteko proposatzen den zerbitzuaren helburua da Espejoko aterpetxean janari zerbitzua kudeatu eta ematea 2019an.

Kontuan izanik azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, 32. artikuluan xedatutakoa, eta INDESA 2010, SL enpresak Arabako Foru Aldundiaren bitarteko izaera duenez, egokia da, eraginkortasun arrazoiak direla-eta, eta erakundean bertan ez dagoenez baliabide tekniko egokirik, Gazteriaren Foru Erakundeak aipatu diren zerbitzuen enkargua ematea.

Kontuhartzailetza Zerbitzuaren eta Gazteriaren Foru Erakundeko Idazkaritza Teknikoaren aginduzko txostenak ikusirik, horren ondorioz ebazten da:

Lehenengoa. Onartzea INDESA 2010, SL sozietateak 2019an Espejoko aterpetxeko janarigintza zerbitzua kudeatzeko duen enkargua, erabaki honen I. eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena. 2019an zerbitzua emateko aurreikusi den aurrekontu zuzkidura 215.000,00 euro da, Gazteriaren Foru Erakundearen 2019rako aukeran jarriko den aurrekontuaren partidaren kontura ordainduko da eta berau esleitzeko ezinbestekoa da kontratua indarrean egon bitartean haren ondoriozko betekizunei aurre egin ahal izateko nahiko kreditu egotea.

Hirugarrena. Erabaki hau ALHAON argitaratzea.

Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a

Euskara, Kultura eta Kirol diputatua

IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE