Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

BIDE AZPIEGITUREN ETA MUGIKORTASUNAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 659/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea aldatzeari AP-1 eta AP-68 autobideetako tarte, barne sartzen delarik Ribabellosako bide sariaren estazio berria, diruz lagungarrietan Arabako Lurralde Historikoan bizi diren erabiltzaileek ordaintzen dituzten bidesariengatik dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4443

Foru Gobernu Kontseiluaren ekainaren 12ko 317/2018 Erabakiaren bitartez, onespena eman zitzaien AP-1 eta AP-68 autobideetako tarte diruz lagungarrietan ordaindutako bidesariengatik Arabako Lurralde Historikoko herritarrei dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriei.

Laugarren oinarri arautzailean, zeina ekainaren 12ko 317/2018 Erabakiaren bidez onetsibaitzen, AP-68 autobidearen erabiltzaileentzakodirulaguntzabaldintzakaipatzean, zehazten zen sarrerako eta irteerako bidesaria ordainleku hauetarakoren batean ordaindu behar zela: Laudio, Laudioko nagusia, Ziorraga, Altube, Subilla edo Zambrana.

Burgos-Armiñon AP-1 autobidea ez da ordaindu behar izango; beraz, doakoa izango da erabiltzaileentzat 2018ko azaroaren 30etik aurrera. Hori dela-eta beste ordainleku bat eraikitzen ari gara AP-68 autopistaren Ribabellosako lotunean, eta laster egongo da erabilgarri. Hortaz, aldatu egin behar da AP-1 eta AP-68 autobideetako tarte diruz lagungarrietan Arabako Lurralde Historikoan bizi diren erabiltzaileekordaintzen dituzten bidesariengatik dirulaguntzak ematea arautzen dituzten oinarri arautzaileetatik laugarrena, halako moldez non Ribabellosako bidesaria ere sartuko baita.

Horregatik, aldatu egin behar dira AP-1 eta AP-68 autobideetako tarte diruz lagungarrietan Arabako Lurralde Historikoan bizi diren erabiltzaileekordaintzen dituzten bidesariengatik dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, halako moldez non Ribabellosako ordainleku berria laugarren oinarri arautzailean sartuko baita.

Hartara, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak hala proposatuta, eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hona hemen

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa. Onespena ematea aldatzeari AP-68 eta AP-1 autobideetako tarte diruz lagungarrietan Arabako Lurralde Historikoan bizi diren erabiltzaileekordaintzen dituzten bidesariengatik jasoko dituzten dirulaguntzakarautzen dituzten oinarrietatik laugarrena, zeina honela idatzita geldituko baita:

4. AP-68 autobidea: dirulaguntzen onuradunak.

Oinarrietan arautzen diren dirulaguntzen onuradunak izan daitezke ohiko etxebizitza Arabako Lurralde Historikoan dutela AP-68 autobidean dirulaguntzarakoonartzen den tartea erabiltzen duten pertsona fisikoak, baldin eta ibilgailu arina erabiltzen badute (autobiderako ezarritako tarifa taularen araberako ibilgailu arina), dirulaguntzari dagokion autobiderako balio duen teleordainketako gailu onartua badaukate eta osteran honako ordainleku hauetatik sartzen eta irteten badira autobidetik: Laudio, Laudioko nagusia, Ziorraga, Altube, Subilla, Ribabellosa edo Zambrana (Laudioko ordainleku nagusitik sartu edo irtenez gero, ez da dirulaguntza emango Bilbo eta Laudio arteko bidesarirako). Gailuak finantza entitate laguntzaileen bidez eta horrelako ordainketa elementuak saltzen dituzten entitateen bidez eskura daitezke. Ezin dira izan dirulaguntzen onuradun garraio publikorako baimenen bat dutenak, ez eta ekonomia jarduera bati atxikitako ibilgailua erabiltzen dutenak ere.

Bigarrena. Laugarren oinarri arautzaile berria ALHAOn argitaratzekoagintzea.

Hirugarrena. Oinarrien aldaketa hau indarrean sartuko da hura ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, nahiz eta ondorioak eragiten hasiko den Ribabellosako AP-68ko ordainleku berriaren funtzionamendu operatiboa abian jartzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua

Jesús María López Ubierna