Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2018 Zerga premiazko araugintzako dekretua, azaroaren 27koa. Onestea gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte balioaren gaineko zerga
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4431

Ekonomia Itunaren azken aldaketa, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2017ko uztailaren 19an erabakitakoa, abenduaren 28ko 10/2017 Legeak gauzatzen du; Arabako Batzar Nagusiek ekainaren 13ko 7/2018 Foru Arauaren bidez berretsi dute.

Erabaki horren bidez gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzketaren balioaren gaineko zerga ituntzen da. Indarrean dagoen Ekonomia Itunak 23 sexies artikuluan arautzen du nola ituntzen den zerga hau, eta ezartzen du Estatuak aldi bakoitzeanxedatzen dituen funtsezko arau substantibo eta formal berak aplikatuko zaizkiola. Gainera, lurralde historikoei eskumen batzuk ematen zaizkie zergaren konturako ordainketak ordainarazteko eta eskatzekokontzesioanaipatzen den perimetroaren arabera, bai eta aitorpenak eta sarrerak egiteko ereduak onartzeko ere.

Zerga hau maiatzaren 21eko 8/2015 Legeak sortu zuen; lege horrek urriaren 7ko 34/1998 Legea, hidrokarburoen sektorearena, aldatzen du, eta hidrokarburoak aztertu, ikertu eta ustiatzeari lotutako zenbait zerga neurri eta bestelako neurriak arautzen ditu. Zuzeneko zerga erreala da; hidrokarburoen ustiategietan gasa, petrolioa eta kondentsatuak erauztea kargatzen du.

Zerga berri hori Arabako Lurralde Historikoko zerga ordenamenduan txertatu behar denez gero, zerga premiazko araugintzako dekretu hau eman behar da.

Zerga Araudiaren Zerbitzuak horri buruz emandako araugintza eraginaren txostena aztertu da.

Horren ondorioz, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak gaur egin duen bileran gaia aztertu ondoren, otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak, Arabako zergenak, 8. artikuluan eta abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren antolaketa, funtzionamendu eta araubide juridikoarenak, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, presako arrazoiak direla eta, hauxe

XEDATZEN DUT

1. artikulua. Izaera

Gas, petrolio eta kondentsatuen erauzketa balioaren gaineko zerga zuzeneko zerga erreala da; bere aplikazio eremuko jabari publikoan erauzten diren gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen balioa kargatzen du, arazketa eta bereizketako lehen tratamendua egin ondoren.

2. artikulua. Eremu objektiboa

Zerga honen eremu objektiboan urriaren 7ko 34/1998 Legeak, hidrokarburoen sektorearenak, arautzen dituen hidrokarburo likidoak eta gaseosoak daude.

3. artikulua. Aplikatu beharreko arautegia

Zerga premiazko araugintzako dekretu honetan (hemendik aurrera foru araua) ezartzen denak ez du ezertan eragotziko barne antolamenduaren osagai bihurtu diren nazioarteko itunetan eta hitzarmenetanxedatzen dena.

4. artikulua. Zergaren ordainarazpena

Zergaren ordainarazpen ardura Arabako Foru Aldundiak edukiko du Arabako Lurralde Historikoan dagoenean erauzketa gunea ustiatzekokontzesioanaipatzen den perimetroa, maiatzaren 21eko 8/2015 Legeak 22. artikuluan aipatzen duena (lege horrek urriaren 7ko 34/1998 Legea, hidrokarburoen sektorearena, aldatzen du, eta hidrokarburoak aztertu, ikertu eta ustiatzeari lotutako zenbait zerga neurri eta bestelako neurriak arautzen ditu).

Aurreko paragrafoan aipatzen den perimetroko lursaila EAEn eta lurralde erkidean badago, zergaren ordainarazpena bi administrazioen artean banatuko da modu proportzionalean.

5. artikulua. Zerga gaia

1. Zerga honen zerga gaia da gasa, petrolioa eta kondentsatuak erauztea urriaren 7ko 34/1998 Legeak, hidrokarburoen sektorearenak, II. kapituluan aipatzen dituen hidrokarburoen ustiategien kontzesioetan.

2. Foru arau honetan ageri diren berezko substantibotasuneko kontzeptuak eta terminoak direla eta, hidrokarburoen sektorearen Estatuko araudian xedatzen dena aplikatuko da, arauan bertan zehazten diren kasuetan izan ezik.

6. artikulua. Zergadunak

Zerga honen zergadunak dira aurreko artikuluan azaltzen diren jarduerak egiten dituzten pertsonak, fisikoak zein juridikoak, eta otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak, Arabako zergenak, 35. artikuluko 3. idatz zatian aipatzen dituen entitateak.

7. artikulua. Zerga oinarria

1. Zerga honen zerga oinarria erauzten den gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen balioa da.

Hain zuzen ere, balio hori zergaldian erauzten diren zergaren eremu objektiboko produktu guztien batura izango da, arazketa eta bereizketako lehen tratamendua egin ondoren.

Honako hau hartuko da kontuan gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen kopurua kalkulatzeko: maiatzaren 21eko 8/2015 Legeak 8. artikuluan aipatzen dituen hidrokarburoak erauzteko gailuetan neurtzen den bolumena (lege horrek urriaren 7ko 34/1998 Legea, hidrokarburoen sektorearena, aldatzen du, eta hidrokarburoak aztertu, ikertu eta ustiatzeari lotutako zenbait zerga neurri eta bestelako neurriak arautzen ditu). Neurketa horretan honako hauek kendu behar dira putzuburuko guztirako bolumenetik: eragileak berak aplikatzen duen arazketa eta bereizketa prozesuan baztertzen diren gaiak (ura, CO2 eta behar ez diren beste substantziabatzuk).

Hori dela eta, erauzketa balioa kalkulatzeko, organo eskudunak onartzen duen erreferentziazko prezioa aplikatuko zaio erauzten den produktuaren guztirako bolumenari. Bolumena honela adieraziko da:

a) Petrolioa eta kondentsatuak: petrolio upeletan; upelaren edukiera eta neurtzeko modua organo eskudunak finkatuko ditu.

b) Gas naturala: metro kubikoetan, tenperatura zero gradu zentigradokoa eta presioa bar batekoa direla neurtuta.

Produktu bakoitzarenerreferentziazko prezioa zergaldiko hamabi hiletako prezio guztien batez bestekoa izango da. Hileko prezio horiek kalkulatzekoerreferentzia produktu bakoitzak merkatu ezagunenetan daukan kotizazioa izango da.

2. Aurreko idatz zatian azaltzen den zerga oinarria foru arau honetako 5. artikuluan adierazitako jarduerak egiten diren ustiapen kontzesiobakoitzeko kalkulatuko da.

8. artikulua. Zergaldia eta sortzapena

1. Zergaldia urte natura izango da, kasu honetan izan ezik: zergadunak ekitaldia amaitu aurretik ustiapenaren kontzesioaren jarduera eteten badu, zergaldia jarduera etentzatjotzen egunean amaituko da.

2. Zerga zergaldiaren azken egunean sortuko da.

9. artikulua. Kargaren eskala

1. Ustiategian petrolioa eta kondentsatuak ekoizten badira, zerga honako karga eskala honen arabera eskatuko da:

Zergaldian erauzitako upelak

Zerga tasa

Lehorreko ustiategia

Itsasoko ustiategia

365.000 arte

% 2

% 1

365.001 - 3.650.000

% 6

% 5

3.650.000 baino gehiago

% 8

% 7

2. Produktua gasa bada, zerga honako karga eskala honen arabera eskatuko da:

Zergaldian erauzitako bolumena

Zerga tasa

Itsasoko ustiategia

Lehorreko ustiategia

Konbentzionala

Konbentzionala

Konbentzionala ez bestelakoa

32.850.000 m3 arte

% 1

% 3

% 1

32.850.000 - 164.250.000 m3

% 3

% 4

% 3

164.250.000 m3 baino gehiago

% 4

% 5

% 4

Hori dela eta, erauzketa ez da konbentzionala honako hau egiten bada: gasa atera aurretik bolumen handiko haustura hidraulikorako teknikak aplikatu, hau da, 1.000 m3 ur edo gehiago injektatu haustura fase bakoitzeko edo 10.000 m3 ur edo gehiago haustura prozedura osoan zehar; aldiz, gainerako tekniken bidez egiten diren erauzketak konbentzionalak dira.

10. artikulua. Kuota osoa

Kuota osoa da zerga oinarriari aurreko artikuluko eskalako karga tasa egokia aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa.

11. artikulua. Likidazioa eta ordainketa

1. Zergadunek zergaren sortzapena gertatu ondoko urteko apirileko lehen 25 egunetan egin behar dute autolikidazioa eta ordaindu behar dute horren ondoriozko kuota, eta hori guztia Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak ezartzen dituen arauekin eta ereduekin bat etorriz egin behar dute.

2. Zergaren sortzapeneko urteko urriko lehen 25 egun naturaletan zergadunek ordainketa zatikatua egin beharko dute aribideko zergaldiari dagokion likidazioaren kontura; horretarako, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak ezartzen dituen arauak eta ereduak erabili beharko dituzte.

Ordainketa zatikatuaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarria urte naturaleko lehen sei hiletan erauzitakoaren balioa izango da; balio hori kalkulatzeko, 7. artikuluan ezartzen diren arauak eta organo eskudunak berariaz onartzen duen erreferentziazko prezioa aplikatuko dira.

Produktu bakoitzarenerreferentziazko prezioa urteko lehen sei hiletako prezio guztien batez bestekoa izango da. Hileko prezio horiek kalkulatzekoerreferentzia produktu bakoitzak merkatu ezagunenetan daukan kotizazioa izango da.

Ordainketa zatikatuaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurreko paragrafoan arautzen den oinarriari foru arau honetako 9. artikuluan ezartzen den eskalako zerga tasa egokia aplikatu behar zaio.

12. artikulua. Arau hausteak eta zehapenak

Zerga honen inguruko arau hausteak otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak, Arabako zergenak, eta azaroaren 18ko 97/2008 Foru Dekretuak, zergen arloko arau hausteen eta zehapenen arautegia onartzen duenak, ezartzen dutenarekin bat etorriz sailkatu eta zehatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa. Indarrean jartzea

Xedapen orokor hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta ordenamendu juridikoak xedatzen duenarekin bat etorriz sortuko ditu ondorioak.

Bigarrena. Gaikuntza

Arabako Foru Aldundiari baimena ematen zaio xedapen orokor hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Hirugarrena. Batzar Nagusietara bidaltzea

Zerga premiazko araugintzako dekretu hau Arabako Batzar Nagusiei aurkeztuko zaie, indarrean dagoen arautegian ezarritakoaren arabera berretsi edo baliogabetu dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatua

JOSÉ LUIS CIMIANO RUIZ

Ogasuneko zuzendaria

TERESA VIGURI MARTÍNEZ