Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

NEKAZARITZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 619/2018 Erabakia, azaroaren 13koa. Onestea Guardiako Udalarekin dagoen 319 partzuergoa handitu dadila, partzuergoaren barruan sartutako azalera basoberritzeko proiektua kontrata dadila eta kontratu txiki gisa eslei dadila 42.184,22 euroko zenbatekoan eta gauzatzeko bi hilabeteko epearekin
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4429

2008. urtean zehar hasi ziren Guardiako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren Mendi Zerbitzuaren arteko harremanak, definitzearrenbasogintzapartzuergo bat eratzeko aukera, udalaren lursail batzukbasoberritzeko. Hala, bada, inguru hura ikustera hainbat bider joan ostean eta gure irizpide teknikoak eta udal ordezkarienak alderatu ostean, proposatu zen udalaren zenbait lursail basoberritzea, San Gineseko errekaren inguruetan, eta, gero, lan horiek udalaren beste zonalde batzuetarahedatzea, Guardiako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean 319 zenbakiko partzuergoa eratuz.

2016ko apirilaren 21eko data daraman agirian, Guardiako Udalak eskatu zion Mendi Zerbitzuari udalaren jabetzako hainbat lursail basoberritzeapartzuergoan. 2016an, basoberritze horren lehenengo fasea gauzatu zen, 19,5 hektarea landatu baitziren Guardiako 16 poligonoko 158, 369, 370 eta 695A katastro lurzatietan. Proposamen honen bidez, jarraipena eman nahi zaie lan horiei.

Behin proposamena idatzi ondoren, 15,62 hektareako azalera basoberrituko da, eta lanen gauzatze materialaren aurrekontua 38.349,29 euro da.

Guardiako hegoaldean daude basoberritu behar diren lurrak, eta, oro har, mendi hegalak, muinoak eta ezpondak okupatzen dituzte, gehiegizko maldengatik landu gabe egon diren lurzatietan batez ere. Lur horien degradazio egoerak, zeina berdina baita bestalde Arabako Errioxako udalerri askotan, erabat justifikatzen du lehengoratzeko xede nabarmena daukaten basoberritze lan horiek egin beharra.

Lanak gauzatzeko aurrekontu zenbatetsia kontuan izanik, kontratu txiki bezala izapidetu behar da, 9/2017 Legeak, sektore publikoko kontratuenak, 118.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Obra kontratu txikia denez, obren aurrekontua sartu da, halaxe ezartzen baitu 9/2017 Legeak, sektore publikoko kontratuenak, 118.2 artikuluan. Proiektuaren beharrari dagokionez, obren izaera, ezaugarriak eta garrantzia ikusita, ez da beharrezkoa.

Horretarako, eskaintzak aurkezteko eskatu zaie Euroservicios y Obras Forestales SA, LAM Medioambiente SL eta Viveros Eskalmendi SL enpresei, eta hiru eskaintza hauek aurkeztu dituzte (BEZa aparte):

Euroservicios y Obras Forestales SA: 46.513,61 euro

LAM Medioambiente SL: 38.349,29 euro

Viveros Eskalmendi SL: 45.814,39 euro

Aurkeztutako eskaintzak aztertuta, proposatzen da obrak LAM Medioambiente SL enpresari esleitzea, berme nahikorekin gauzatu ditzakeelajotzen baita, 38.349,29 euroko zenbatekoan, BEZa aparte (38.349,29 euro gehi ehuneko 10eko BEZari dagozkion 3.834,93 euro, guztira 42.184,22 euro). Zenbateko hori behar bezala egindako fakturak aurkeztu ostean ordainduko da, Arabako Foru Aldundiaren 2018ko gastuen aurrekontuko 40106.4500.6190103 "Erretako eta andeatutako eremuak lehengoratzea" partidaren kontura.

9/2017 Legeak, sektore publikoko kontratuenak, 118.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, espediente honetan ez da aldatu kontratuaren xedea kontrataziorako arau orokorrak aplikatzea saihesteko, eta NekazaritzakoIdazkaritza Teknikoaren bidez egiaztatu da kontratistak, 2018ko urtarrilaren 1az geroztik, ez duela Nekazaritza Sailarekin izenpetu banaka zein batera 40.000,00 euro gainditzen duen bestelako obra kontratu txikirik.

Horren ondorioz, Nekazaritza Saileko foru diputatuak proposatu eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa. Onestea Arabako Foru Aldundiaren eta Guardiako Udalaren arteko 319 zenbakiko partzuergoa handitu dadila, Guardiako 16 poligonoko 298A, 300, 383A eta 699 A katastro lurzatien zati bat sartuz, guztira 15,62 hektareako azalerarekin (298A lurzatiaren 1,10 ha, 300 lurzatiaren 1,90 ha, 383A lurzatiaren 1,87 ha eta 699A lurzatiaren 10,75 ha).

Bigarrena. Proposatutako partzuergoa arautuko duten klausulak:

a) Udalak bere gain hartzen du goian aipatu diren lursailak lagatzea Arabako Foru Aldundiak egingo duen basoberritzeagauzatzeko, mendia bere oneratzeko asmoz.

b) Arabako Foru Aldundiak, berriz, bere gain hartuko du basoa sartzeko lanek eta azalera landatuak mantentzeak eragindako kostu osoa.

c) Partzuergoak 80 urte iraungo du, jatorrizko partzuergoaeratzeko erabakia hartu zenetik aurrera.

d) Landaketen aprobetxamendutik lor litezkeen onurak erdi bana egingo dira partzuergoko bi kideen artean.

Hirugarrena. Onestea basoberritze lanak kontrata daitezela Guardiako Udalaren mendietarako, Arabako Foru Aldundiarekiko 319 partzuergoa handituta.

Laugarrena. Guardiako Udalaren mendietan, Arabako Foru Aldundiarekiko 319 partzuergoa handituta, basoberritze lanak egiteko kontratua esleitzea LAM Medioambientales SL enpresari (IFZ: B01568922), kontratu txikien prozeduraren bidez, 38.349,29 euroko aurrekontuarekin, BEZa aparte (38.349,29 euro gehi % 10eko BEZari dagozkion 3.834,93 euro, guztira 42.184,22 euro), eta gauzatzeko bi hilabeteko epearekin, ebazpen hau onesten denetik aurrera, eta betiere 2018ko abenduaren 31 baino lehen.

Bosgarrena. Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritzak 42.184,22 euroko zenbatekoa eslei dezala LAM Medioambientales SLren alde (IFZ: B01568922), Arabako Foru Aldundiaren 2018ko ekitaldirako gastuen aurrekontuko 40.1.06.45.00.619.01.03 "Erretako eta andeatutako eremuak lehengoratzea" partidaren kontura (xedapen erreferentzia: 18.1.18.105.5087/000).

Seigarrena. Abenduaren 30eko 67/2014 Foru Dekretuak, foru administrazioko fakturen kontabilitate erregistroa sortu eta hori izapidetzeko prozedura onartzen duenak, xedatutakoa betez, esleipendunak dagozkion faktura elektronikoak aurkeztu beharko ditu araututako eran.

Zazpigarrena. Obren zenbatekoa ordaintzeko, aurrez behar bezala egindako faktura aurkeztu beharko da, aurreko xedapen zatian ezarritakoaren arabera.

Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Nekazaritza Saileko foru diputatua

Eduardo Aguinaco López de Suso

Nekazaritza zuzendaria

Mª Asunción Quintana Uriarte