Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

333/2018 Foru Agindua, azaroaren 23koa. Honen bidez, hasierako onespena ematen zaio Armiñongo 1 poligonoko 1756 lurzatian, Estavilloko udalerriaren inguruetan, telekomunikazio egitura bat jartzeari interes publikoa aitortzen dion espedienteari
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4428

AURREKARIAK

On Tower Telecom Infraestructuras SA sozietateak Armiñongo Udalari obra eta jarduera lizentzia eskatu dio Armiñongo 1 poligonoko 1756 lurzatian, Estavillo udalerriaren inguruetan, telekomunikazio egitura bat jartzeko.

Armiñongo Udalak espedientea bidali du, eta eskatu du izapidetu dadila proiektuaren interes publikoaren adierazpena, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoru eta hirigintzarenak, 28.5.a) artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Espedientean dago udal arkitektoak egindako txostena, zeinetan adierazten den partzela lurzoru urbanizaezinean dagoela, 2. zonan (Akuiferoen babes zona), eta zati bat 9. zonan (Bide komunikazioen babes zona), udalerrian indarrean dauden arau subsidiarioen arabera.

OINARRIAK

Ingurumen eta Hirigintza Sail honek eskumena du aztertzen ari den espedientea ebazteko, Diputatu Nagusiaren uztailaren 3ko 133/2015 Foru Dekretuaren arabera, eta Sailaren egitura organikoa eta funtzionalaonartzen duen Diputatuen Kontseiluarenotsailaren 9ko 17/2016 Foru Dekretuak 18.c) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bat etorriz lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 28.5.a) artikuluan ezarritakoarekin, "lurzoru urbanizaezinean ezingo dira gauzatu aplikatzekoa den arloko legeriak edo lurralde antolamenduak interes publikoko deklaratutako zuzkidura, ekipamendu eta jarduerak berariaz ezartzeko jardunak baizik, zeinak, betiere, dagokion foru diputatuak ebazpen bidez deklaratu behar baititu interes publikoko, hogei egunez jendaurrean edukitzeko izapidea bete ondoren".

Aztertutako kasuan, hasierako onespena izapide bat baino ez da, hots, prozedura bultzatzen duen eta edukia argitaratzeaahalbidetzen duen izapidea baino ez, eta ez du xedatzen, inondik inora, behin betiko onespenerako hartu beharreko erabakirik.

Horregatik, eta dagozkidan eskumenez baliatuz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Hasierako onespena ematea Armiñongo 1 poligonoko 1756 lurzatian, Estavilloko udalerriaren inguruetan, telekomunikazio egitura bat jartzeari interes publikoa aitortzen dion espedienteari. Partzela hori lurzoru urbanizaezintzat sailkatutako lursailean dago eta obrak On Tower Telecom Infraestructuras SA sozietateak sustatu ditu eta espedientea Armiñongo udalak izapidetu du.

Bigarrena. Espedientea jendaurrean jartzea, hogei egunez, foru agindu hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, nahi duen orok egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu. Espedientea Lurralde Antolamenduaren eta HirigintzarenZerbitzuan dago interesdunen eskura, azter dezaten.

Gasteiz, 2018ko azaroaren 23a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSEAN GALERA CARRILLO