Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

327/2018 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, interes publikoa adierazten diena Gaubeako udalerriko lurzoru urbanizaezinean "El Raso" telekomunikazio zentroko antena aldatzeko eta zentroko handitze lanak egiteko obrei
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4426

AURREKARIAK

Itelazpi, SA sozietateak eskaera egin du interes publikoa adierazteko Kanpezuko udalerriko 8. poligonoko 462 eta 465 lurzatietan "El Raso" telekomunikazio zentroko antena aldatzeko eta zentroko handitze lanak egiteko obrei. Lurzati horiek lurzoru urbanizaezinaren sailkapena eta baso eta artzaintza S.1. zonaren kalifikazioa dute.

Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, arautzen duen baimen izapideak betetzearren, Gaubeako Udalak espedientea bidali zuen, udal arkitektoaren txostena barne.

OINARRIAK

Sail honek eskumena du aztertzen ari den espedientea ebazteko, diputatu nagusiaren uztailaren 3ko 133/2015 Foru Dekretuaren arabera.

Bat etorriz ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 28.5.a) artikuluan ezarritakoarekin, lurzoru urbanizaezinean ezingo dira gauzatu aplikatzekoa den arloko legeriak edo lurralde antolamenduak interes publikoko adierazitako zuzkidura, ekipamendu eta jarduerak berariaz ezartzeko jardunak baizik, zeinak, betiere, dagokion foru diputatuak ebazpen bidez deklaratu behar baititu interes publikoko, hogei egunez jendaurrean edukitzeko izapidea bete ondoren.

2018ko urriaren 2an espedienteari hasierako onarpena ematen zion foru agindua eman eta ALHAOra bidali zen argitaratua izan zedin. Aldizkari horretan (118. zk.) 2018ko urriaren 15ean argitaratu zen. Bestalde, espediente horren aurka erreklamazioak aurkezteko arauzko 20 egunetan ez zen inongo alegaziorik aurkeztu.

Maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorrak, telekomunikazioenak, 2. artikuluan ezarritakoaren ondorioz datorkio interes publikoa aztertutako kasuari. Artikulu horretan ezartzen denez, "Telekomunikazioak interes orokorreko zerbitzuak dira eta lehia askearen araubidean ematen dira".

Bestalde, Itelazpi, SA sozietate anonimo publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren irailaren 23ko 215/2003 Dekretu bidez sortua, eta helburutzat duena, besteak beste, telekomunikazio sistemak eta azpiegiturak kudeatu, ezarri, ustiatu eta mantentzea, zertarako, eta irrati-telebistako garraio eta hedapen zerbitzuak, irrati komunikazioko eta bideo komunikazioko zerbitzuak, seinaleak transmititzeko eta konmutatzekozerbitzuak eta telekomunikazioko gainerako zerbitzuakeskaintzeko.

Obretako estazio hori sozietate publikoaren kudeaketa eremukoa da; izan ere, foru aldundiak 336/1995 Transferentzia Dekretuaren bidez laga zion azpiegitura hori Eusko Jaurlaritzari.

Egin nahi diren obren bidez herritarrei eskaintzen zaizkien telekomunikazio zerbitzuak hobetu nahi dira. Zerbitzu horiek interes orokorrekoak dira, lehen esan den bezala. Beste interes publiko batzuk ere badaude, hala nola, lan segurtasuna hobetzea.

Horregatik, eta dagozkidan eskumenez baliatuz,

XEDATZEN DUT

Lehena. Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 28.5.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, interes publikoa adierazten zaio Uribarri Gaubeako 8 poligonoko 462 eta 465 lurzatietan El Raso" telekomunikazio zentroko antena aldatzeko eta zentroa handitzeko lanei, Itelazpi SAk sustatuak eta Gaubeako Udalak izapidetuak. Lurzoru horiek urbanizaezinaren sailkapena eta baso eta artzaintzarako S.1. zonaren kalifikazioa dute.

Bigarrena. Adierazpen honek ez du kentzen proiektua gauzatu baino lehenago aginduzko udal baimena lortzeko beharra, ez eta horretarako udal erabakiaren edukia aurretik ezartzen ere.

Hirugarrena. Interes publikoa adierazteak ez du administrazio bidea amaitzen, ez eta horrek aurrera egin dezan eragozten ere. Beraz, ez dago haren aurkako errekurtsorik aurkezterik. Gaubeako Udalak, dagokion administrazio egintza emateko eskumena duen organoa den aldetik, baimena emateko edo ukatzekohartzen duen ebazpenaren aurka bakarrik jarri ahal izango da errekurtsoa.

Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSEAN GALERA CARRILLO