Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

BASTIDAKO UDALA

Epea irekitzea 2018ko tokiko zenbait tributu ordaintzeko
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4422

Bizilagunei eta, oro har, herritarrei jakinarazten zaie azaroaren 6tik, astelehena, abenduaren 22ra arte, ostirala, egun biak barne, kobratuko direla, borondatezko aldian, zerga eta tasa hauek:

- Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga.

- Landa ondasun higiezinen gaineko zerga.

- Zaborra biltzekozerbitzuaren tasa.

- Bideak mantentzeko tasa.

- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

Ordaindu beharra duten zergadunek Udalak Kutxabanken duen kontu korronte honetan sartu behar dute dirua, goizeko 08:30etik 10:30era: ES33-2095-3216-41-1090956243.

Zergadunei aholkatzen zaie zerga hauen ordainagiriak banketxeetanhelbideratzea.

Ordaindu beharra duten eta aipatutako epean, hau da, abenduaren 22rako ordaintzen ez duten zergadunek ehuneko 20ko errekargua izango dute, eta premiamendu bidez kobratzeko bideari ekingo zaio.

Igorritako zenbatekoekin ados egon ezean, ordaindu behar dutenek berraztertzekoerrekurtsoa aurkeztu ahal izango diote udal honi, kobratzeko borondatezko epea amaitu eta hilabeteko epean.

Bizilagunak eta herritarrak jakitun egon daitezen jakinarazten da.

Bastida, 2018ko azaroaren 4a

Alkatea

Laura Pérez Borinaga