Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

LUKIANOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

Landa bide baten kalifikazio juridikoa aldatzea
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4413

Lukianoko auzo batzarrak, 2018ko urriaren 18an egindako bileran, aho batez onetsi zuen 1 poligonoko 893 eta 2.319 lurzatien bide mugakidearen tarte bati jabari publikoko ondasunen xedea kentzeko erabakia, soberako lurzati izendatzen denean ondare ondasun moduan besterentzeko. Espediente hori jendaurrean jarriko da hilabete batez, ediktu hau ALHAOn argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera, interesdunek erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako toki erakundeen ondasunen erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoarekin.

Lukiano, 2018ko azaroaren 10a

Lehendakaria

Vicente Conejero