Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Laudioko udala

Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskarazko errotuluak sustatzeko diru-laguntzetarako deialdia eta oinarri arautzaileak. 2015. urtea

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrean 2015eko otsailaren 27 egunean izandako ohiko bileran, Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskarazko errotuluak sustatzeko diru-laguntzetarako deialdia eta oinarri arautzaileak onartu ziren.

Hartutako erabakiaren laugarren atalean jasotakoari jarraiki eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 52.1. artikuluan xedatutakoa betez argitara ematen dira, objetibotasun, lehia eta publizitatearen printzipioak bermatu daitezen.

Laudio, 2015eko martxoaren 3a

Alkatea

Jon Iñaki Urkixo Orueta

Oinarriak

Lehenengoa. Xedea

Oinarri hauen xedea honakoa da: Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, udalerrian dauden merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresa txikiei, deialdi honen eraginpeko epean burutuko dituzten euren errotulazio-gai berrietan, euskaraz egiteagatik, esleituko zaizkien diru-laguntzakarautzea.

Laguntza horiek norgehiagokako erregimenean emango dira.

Diru-laguntza hauen bitartez, euskararen presentzia areagotu nahi da, izatez, arlo honetan egiten den ia guztia beste hizkuntzetan egiten delako, gaztelaniaz batik bat. Honela, ofizialki onartua dagoen hizkuntza biko egoerara hurbildu nahi da.

Bide batez eta batez ere, ekimen honen helburu soziolinguistikoa hizkuntza paisaian eragitea da, aldi beran, herritarren euskararekiko motibazio eta erabilera esparruetan jarduteko.

Bigarrena. Onuradunak

Diru-laguntza honen onuradunak izan daitezke Laudio udalerrian egoitza edo ordezkaritza duten merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresa txikiak betiere merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresa txikientzako udalaren euskara planean partaide badira.

Eskaera pertsona fisikoek (gizabanakoak) zein juridikoek (merkataritza-sozietateak, enpresak...) egin dezakete.

Herriko erakunde ofizialek (herri-administrazioek, osasun zentroek, ikastetxeek...) ezin izango dute Diru-laguntza hauen onuradunak izan.

Kasuren batean eskatzailea Diru-laguntzetarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. atalean edo Laudio udaleko Diru-laguntzen udal OrdenantzaArautzaileanlaguntza horiek ezintasunerako zehazten diren egoeraren batean balego ezin izango luke deialdi honen onuradun izan.

Hirugarrena. Lagunduko diren errotulazioak

Diru-laguntza hauek emango dira baldin eta soilik errotulatuko den testua, euskara hutsezagertzen bada eta testua erakusteko euskarria establezimendua identifikatzeko kanpoko errotulu nagusia edo toldoa edo ibilgailu bat bada.

Laugarrena. Laguntza deialdiaren zenbatekoa

Diru-laguntza guztien batuketak, gehienez ere, 2.000,00 eurokoa izango da, hau baita deialdi honetarako aurreikusitakoa.

Hala ere, deialdian aurreikusitako diru kopurua nahikoa izango ez balitz, Tokiko Gobernu Batzarrari legokioke erabaki egokiak hartzeko eskumena, handitzearena barne.

Deialdi honen gastua Laudio Udalaren 2015. urteko Aurrekontuaren 0900-3351-48112 ("Bestelako diru-laguntzak") diru sailaren karguan egingo da.

Eskaera guztiei aurre egiteko diru nahikorik balego, onartutako laguntzak beren osotasunean ordainduko lirateke. Baina nahikorik ez balego laguntza horiek guztiak proportzionalki txikitu ahal izango lirateke aurrekontu baliagarrira egokitu arte.

Bosgarrena. Erabakitzeko balorazio-irizpideak eta balioespenak

Diru-laguntza hauen ezaugarriak direla medio, ez dago laguntza hauek balioesteko irizpideak ezartzerik.

Hala ere, aintzat hartu beharko dira ondoko puntu hauek, laguntza bideratuko dutelako:

a) Diru-laguntzak emango dira ondoren adierazten diren euskarrietan agertzen diren hizkuntza txertapenetarako:

- establezimendua identifikatzeko kanpoko errotulu orokor nagusia, betiere jardueraz edo eta onuradunaren berezko zereginez informazioa ematekoa baldin bada.

- toldo-errotulazioa, onuradunaren jardueraz edo erakunde berari buruzko informazioa ematen duen kasuetan soilik. Ez dira lagunduko bertan ager litezkeen gainerako publizitate-osagarriak.

- ibilgailu industrialen errotulazioa, onuradunaren jardueraz edo erakunde berari buruzko informazioa ematen duen kasuetan soilik. Ez dira lagunduko bertan ager litezkeen gainerako publizitate-osagarriak.

b) Aurreko eskakizunak betetzen baldin badira, kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 50 lagunduko da, eta oinari berori izango da gastu lagungarria.

Nolanahi, onartutako diru-laguntzari dagokion kopurua 350 eurokoa izango da gehienez ere.

c) Oinarri honetako a) eta b) atalak errotulazio-lan bakoitzari aplikatuko zaio, hau da, errotulu nagusi, toldo edo ibilgailu bat baino gehiago behar izanez gero, diru-laguntzak biderkatuko lirateke.

d) Ezin izango dute diru-laguntzarik jaso establezimenduaren izen berezi soila edo abizena edo izen-abizenetan edo toponimo bat edo antzekoetan soilik oinarritutako errotulazioa bada. Bestela esanda, izenaren osagarri generikoa (harategia, okindegia, jatetxea...) da laguntza deialdi honen bitartez lehenetsi nahi dena.

e) Ez dira diruz lagunduko txarto idatzita edo oker gramatikalak dituzten lanak. Horretarako, eskatzaileak beti izango du baliagarri lana egin baino lehenagoko Euskara Arloaren aholkularitza.

Seigarrena. Eskaera eta agiriak

Eskaerak egiteko, ohiko eskabideak erabiliko dira. Hauek bai Udaletxean dagoen Herritarrarentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) bai Laudioko Udalaren webgunearen bidez (www.laudiokoudala.net) eskura daitezke.

Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Errotulatuko den lanaren diseinu-froga, errotulatzeko testua eta aurrekontu zehatza. Eginda balego, lanaren jatorrizko faktura-kopia bat.

Hala ere, errotulazio hori egiteko beste nonbait laguntza eskatu bada eta jatorrizko faktura eskuragarri edukiko ez badu eskatzaileak, jatorrizkoaren fotokopia konpultsatua onartuko.

Nola edo hala, fakturarekin batera ordainduta izanaren egiaztagiria ekarriko da.

b) Eskaera izenpetzen duena pertsona fisiko bat denean, NANaren kopia eta, juridikoa balitz, IFK txartelaren kopia, bere izenean jarduten duen pertsona fisikoaren NANaren kopia eta dokumentazio egokia egiaztatzekopertsona fisiko hori pertsona juridikoaren legezko edo baimendutako ordezkaria dela.

c) Eskatzailearen izenpeko kontu-korronte zenbaki bat, Diru-laguntzaren ordainketa bideratu ahal izateko.

d) Eskatzailea Udal eta Foru Ogasunekin eta baita Gizarte Segurantzarekin zerga-betebeharren ordainketan egunean dagoela egiaztatzen duen agiria. Informazio hori lortzeko eginbideak Euskara Arloaren esku utz daitezke, eskabidean horretarako dagoen atalean horretarako baimena espresuki ematen bada.

Eskaerak Laudioko UdaletxekoHerritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Herriko Plaza, z/g 01400 LAUDIO) aurkeztuko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den modu eta terminoetan.

Zazpigarrena. Epea

Oinarri hauen bidez arautzen diren laguntzakeskuratzeko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta ondorengo egunean hasiko da. Eskabideak aurkezteko azkeneko eguna, 2015eko urriaren 30a izango da.

Aurkezten den informazioan zerbait falta denaz edo ohartuz gero, eskatzaileak, jakinarazten zaionetik hamar eguneko epea izango du hutsakonpontzeko.

Epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidea artxibatu egingo da besterik gabe eta eskaera bertan behera geratuko da.

Zortzigarrena. Eskaeren azterketa eta ebazpena

Heldutako eskaera guztiak Euskara Arloan aztertuko dira aldi berean.

Euskara Arloko teknikariak ziurtagiri bat jaulkiko du egindako errotulazio bakoitzeko, zuzentasun linguistikoa, izen generikoen eta ez berezien erabilera eta abar bermatuz.

Behin guztiak aztertuta, Euskara Arloko teknikariak txosten bat idatziko du, heldutako eskaerak edo burututako errotulazioak eta euren balorazioak jasoz.

Balorazio horiek Balorazio Epaimahai batera igorriko dira, azter ditzaten. Udalbatzako Kultura, Kirolak eta Euskara arloetako gaien Informazio Batzordeko kideek eta Euskara Arloko teknikariak osatuko dute Epaimahaia, eta azken horrek idazkari lanak egingo ditu.

Espedientea kontuan hartuz eta Balorazio Organoaren txostenean jasotakoa batuz, Euskara Arloko zinegotzi ordezkariak behin betiko proposamena egingo du. Proposamen horretan hauxe zehaztu beharko da:

- Diru-laguntza lortu ahal izateko zenbatek egin duten eskaera.

- Diru-laguntzaren zenbateko zehatza eta zertan oinarriturik ematen den.

- Diru-laguntza emateko zein arrazoi izan diren eta jarraitu diren irizpideak.

Euskara Arloak, hala baderitzo, aurkeztutako dokumentazioari buruzko datuak edo argibideak eska ditzake. Eskatutako hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidean 30/90 zenbakiko legeak ezarritako epeetan aurkezten ez bada, espedientea atzera daiteke edo, areago, artxibapena eragin dezake, eskaera bertan behera utziz.

Ebazpena Diru-laguntza ematearen aldeko izatekotan, honen jakinarazpenaren barnean aipatuko dira kopurua, ordaintzeko modua eta esleipenaren baldintzak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabete igaro ondoren jakinarazpenik hartzen ez bada ulertu beharko da ezezkoa eman zaiola.

Bederatzigarrena. Jakinarazpena eta ordaintzeko era

Behin Tokiko Gobernu Batzarrak onartu behin betiko ebazpena, eskatzaile guztiei helaraziko zaie. Erabakia arrazoitu egingo da, eta, bestela ere, erabakia hartzeko jarraitu diren irizpideak zehaztu beharko dira.

Diru-laguntza jasoko duten eskaera egilearen edo egileen izenak agertu beharko dira. Laguntzaukatzen zaien eskaeren zerrenda ere agertu beharko da, beti ere, erabaki horiek behar bezala arrazoituz.

Era berean, diru-laguntzaren kopurua, ordaintzeko modua eta laguntzarenbaldintzak; bestetik aurkeztutako justifikazioaren onarpena.

Diru-laguntza hauek ordaintzeko modua laguntzaren ehuneko 100 ordaintzea izango da, behin aurkeztutako kitapena onartuta. Berau, deialdi honetako hamargarren oinarrian jaso bezala egin beharko da.

Erabakia hartu eta jakinarazpenerako gehienezko epea hilabetekoa da. Deialdia egiten den unetik hasiko da epea, deialdiak berak epearen jakinarazpena atzeratzea zehazten ez badu.

Hamargarrena. Justifikazioa

Arrazoizko kontu ematea onuradunaren betebeharra da. Bertan, adierazpena egiten duen erantzukizunpean, diru laguntza ematea arrazoitzen duten gastuen agiriak aurkeztu beharko dira.

Gainera, Laudio Udalak emandako diru-laguntzaz gainera, jarduerak beste erakunde batek emandako laguntzarekin edo bestelako diru sarrerekin egin direnean, zenbatekoa zehazten duen agiria aurkeztu beharko da. Dirua nondik datorren eta egindako jardueratan zertarako erabili den zehaztu beharko da.

1. Diru-laguntzaarrazoitzeko, onuradunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

1.1. Egindako jardueraren memoria.

1.2. Gastu eta diru sarreren likidazio zehatza bestelako.

1.3. Ordain-agiri originalak edo egindako gastua arrazoitzen duten agirien fotokopia konpultsatuak. Merkantzien trafiko juridikoan edo administrazio eraginkortasuna izan beharko dute aurkeztutako fotokopiatutako agiriek.

1.4. Ordain-agiriak ordaindu direnaren frogak.

1.5. Diru-laguntza emandakoan zehaztu zen helburua bete dela egiaztatzen duen adierazpena.

1.6. Onuradunak zergak eta Gizarte Segurantzarekin dituen ordainketak eginak dituela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Eskaera egin zuenean aurkeztutako agirien iraungitze data ez bada gainditu, ez da aurkeztu beharrik izango.

1.7. Lagundutako elementuaren argazkia.

1.8. Gastuen eta diru sarreren likidazioan agertzen diren diru laguntzak jasotako bakarrak direla egiaztatzen duen zinpeko adierazpena. Era berean, egindako beste laguntza eskaerak atzera bota dituztela esan behar da zinpeko adierazpenean.

1.9. Euskara Arloko teknikariak jaulkitako ziurtagiri bat egindako lanaren zuzentasun linguistikoa, izen generikoen eta ez berezien erabilera eta deialdi honetako bosgarren oinarrian jasotakoa bermatuz.

Diru-laguntzajustifikatzeko dokumentu hauek, behin errotulazio-lana bukatuta, ahalik eta azkarren aurkeztu beharko dira, horiek izan arte ez delako bideratuko laguntzaren ordainketa. Nolanahi ere, aurkezteko baliagarri izango den azken eguna azaroaren 13a izango da.

Egin beharretako bat edo gehiago bete ezean, emandako diru laguntza bertan behera gera daiteke.

2. Balorazio Organoak erabaki dezake 2015eko urriaren 30a baino lehen Diru Laguntzen Legeko 30. artikuluko 2. apartatuan erabakitakoaren indarrez, emandako 60.000 euro baino gutxiagoko diru laguntzen onuradunek, aurreko apartatuetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharrean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuz onartutako Diru Laguntzen Lege Orokorraren Erregelamendu Orokorreko 75. artikuluan erregulatutako justifikazio kontua aurkeztu beharko dute.

Balorazio Organoak onartzen badu justifikazio kontuaren aplikazioa, onuradunen ehuneko 20 baino handiagoa izango ez den zenbatekoa (zozketaz aukeratuak) egindako aktibitatearen egiaztagiriak eta agiriak aurkeztu beharko dituzte derrigor eta nahitaez.

Hamaikagarrena. Onuradunaren betebeharrak

Diru-laguntza honen onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Diru-laguntza ematearen funtsa den errotulazioa benetan gauzatzea.

b) Onartzea emandako diru-laguntzaren gaineko Udalak eska lezakeen edozein egiaztapen-froga.

c) Laguntzajustifikatzeko dokumentazioa aurkeztea, deialdi honetako hamargarren arauan eskatu bezala.

Hamabigarrena. Esleitutako diru-laguntzaren galera

Diru-laguntza jasoko duten onuradunek beherago zehazten diren baldintzetako bat beteko ez balute, diru-laguntza proposatu zuen Balorazio Organoak berak diru-laguntza eta horren interesak itzultzeko eskaera proposatu dezake. Euskara Arloko zinegotzi ordezkariaren eta Udaleko Gobernu Batzordearen bitartez egin beharko du eskaera Balorazio Organoak. Bete ez diren baldintzen larritasunaren arabera erabakiko da diru-laguntzaitzuli behar den edo ez, eta, onuradunen batek egin beharko balu, transferentzia bitartez egin beharko luke Laudioko Udalaren kontu korrontean.

Hauexek izango dira hori eragingo duten balizkoak kasuak:

- Eskaera egitean edo eskatutako dokumentazioan gezurrezko datuak ematea.

- Diru-laguntza ematea arrazoitzen zuen helburua bere osotasunean edo atalka ez betetzea.

- Laguntzajustifikatzeko eskakizuna ez betetzea edo erdizkako justifikazioa egitea.

- Diru-laguntzaren kopuruak, berak bakarrik edo beste laguntza publiko edo pribatuekin bat eginez, egindako lanaren gastua gainditzea.

- Ahalik eta azkarren Laudio Udalari beste diru-laguntza publiko edo pribaturen bat jaso izanaren berri ez ematea. Gainerako laguntzen berri eman beharko da baita Laudio Udalak likidazioa onartua duenean ere.

- Eta, oro har, oinarri hauetan zehaztutako eginbeharren bat ez betetzea. Onuradunen betebeharrak edo likidazioetan bete beharreko dokumentazioari dagozkienak ere izan daitezke.

Hamahirugarrena. Diru-laguntzen zati baten itzulera edo eginbeharrak ez betetzea gradua­tzeko irizpideak

Jardueraren behin betiko likidazioa aurrekontuan zehaztutako gastuak baino txikiagoa denean eta onuradunak aldez aurretiko berraztertzeaeskatzen ez duenean, Balorazio Organoak diru-laguntzen zati baten itzulera proposatu dezake. Itzuli behar dena kalkulatzeko, aurkeztutako likidazioari egokitasun irizpideak ezarriko dizkio Balorazio Organoak.

Aurreko oinarrian zehaztutako eginbeharren bat ez betetzeagatik Balorazio Organoak diru-laguntzaren zati bat itzultzea proposatuko balu, bete ez den eginbehar bakoitzeko emandako diru-laguntzaren ehuneko 5 itzultzea proposatuko luke.

Hamalaugarrena. Zigorrak

Eginbeharrak ez betetzearen larritasunak baloratu ondoren eta dagokion espedientea zabaldu ondoren, Balorazio Organoak zigorra -diruz egin beharrekoa edo ez- proposatu ahal dio Alkateari eta Udaleko Gobernu Batzordeari Euskara Arloko zinegotzi ordezkariaren bitartez. Azaroaren 17ko 30/2003 Legeko IV. Tituluko II. kapituluan zehazten dira egon daitezkeen zigorrak, eta diru-laguntzaitzultzearekin ez dute zerikusi zuzenik. Dena dela, zigorra ezartzen den guztietan suposatuko da onartutako diru-laguntzaitzuli beharko da beti.

Diru-laguntzetarako legeak edo bere ordenantzaarautzailean aurreikusi barik baina oinarri hauetan eskatzen diren betebehar batzuk ez betetzekotan, beteko ez den eskakizun bakoitzeko ehuneko 5eko jaitsiera aplikatuko zaio laguntzari.

Jasotako diru kopurua itzultzeaz gainera, atzerapenak eragindako interesak ere ordaindu beharko dituzte establezimendu onuradunen administratzaileek edo ordezkari legalek.

Hamabosgarrena. Argitzeak

Oinarri hauek ulertzeko moduan zalantzarik balego, Laudioko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du.

Hamaseigarrena. Hedapena

Deialdi hau, ALHAOn argitaratzearekin batera, Udaletxeko iragarki taulan eta udalaren webgunean (www.laudiokoudala.net) argitaratuko da.

Hamazazpigarrena. Errekurtsoak

Deialdi honen kontra eta deialdi honetatik sortzen diren administrazio ondorioen aurkako murtziloak aurkeztu ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen dituen modu eta kasuetan.

Hamazortzigarrena. Azken xedapena

Izaera orokorrekoa den deialdi honetan aurreikusi bariko guztian aplikaziokoa izango da Laudio udaleko Diru-laguntzen udal OrdenantzaArautzailean (ALHAO: 2009-12-12) eta azaroaren 17 Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrean eta bere garapenerako Erregelamenduan xedatutako guztia.

ALHAOn osorik argitaratzen direnean eta Udal Araudien Legearen (7/1985 Legea) 65.2 artikuluan agertzen den epea igarotakoan, izango dira indarrean oinarri hauek.