Alava para Tí
ES EN DE


Araba zuretzat

Arabak 3.037 km²ko azalera du eta 325.000 biztanle; horietatik 250.000 baino gehiago hiriburuan, Gasteizen, bizi dira.

Europa hego-mendebaldean tokirik erakargarrienetariko bat da inbertsioak eskuratzeko. Araba oso industrializaturik dagoen lurraldea da eta oso ekonomia irekia du, mundu globalean lehiatzeko gai. Arabak XX. mendearen erdialdetik aurrerapen handia lortu du, jardunbide ekonomikoko maila bikaina.

Garapen ekonomiko hau modu orekatuan bideratu da, ingurumena egokiro kudeatu baita (lurraldearen erdia baino gehiago babes eremuak dira). Arabak izaera pribilegiatua du eta bere barnean Euskal Autonomia Erkidegoko klimen, habitaten eta animalia nahiz landare espezieen dibertsitaterik handiena biltzen du. Bertako paisaiak, historia ondare aberatsa, kultura, nazioarteko ekitaldiak eta aparteko sukaldaritza ezagutzea merezi duen lurralde bat.

Lurraldeko gizarte, hezkuntza eta osasun zerbitzuen kalitateak berekin ekarri du arabarrek munduko giza garapeneko indizerik handienetariko bat izatea.

Hori dela eta, Araba eta haren hiriburua, Gasteiz, inbertitzeko, aurkitzeko eta bizitzeko kokaleku ezin hobeak dira.

Araba zuretzat da.

Araba inbertitzeko

Araba ezagutzeko

Araba bizitzeko