ARABAKO AGIRI ONDAREA

800 urte zure eskuetan

Ongi etorri ARABADOKera

Honen ataria: Arabako Foru Aldundia hemen gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortua Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia dela erakundeak berak edo beste erakunde publiko batzuek (Kontzejuek eta Arabako udalek) edo pribatu batzuek (familiek, enpresek edo elkarteek) dohaintzaz, erosketaz edo gordailuz emanak . Haren testuzko, kartografiazko, argazkizko eta musika notatuzko funtsen bitartez (1930a arte, gehienbat testuzkoak, eta gaurko egunera arte gainerako hirurak), erabiltzaileak aukera du erregistro katalografikoetara sartzeko, bai eta haren irudi digitalizatuetara ere, batzuetan.

Bilaketa pertsonen arabera

Gai nagusiak

system-album/image/50

Foru Aldundiaren agiritegi berriaren 25. urteurrena

Arabako Lurralde Historikoko Agiritegia gaur egun duen egoitzara aldatu zen José Lusi Catón arkitektoak eraikuntza berria eraikiarazi ondoren. Agiritegia unibertsitate campusean dago, eta zortzi kilometro ditu dokumentazioa gordetzeko. Begira itzazu egun hartako argazki batzuk eta horren kariaz egin ziren ekitaldien argazki batzuk.

system-album/image/49

Añanako Gatz Harana FAOren ondaretzat jo du FAO-k

Nazio Batuen Erakundearen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO) Munduko Nekazaritza Ondare Esanguratsuen Sistemen zerrendan (SIPAM) sartu du Añanako Gatz Harana. Nazioarteko aitorpen bat da, nekazaritza ondarea babesteko, tokian tokiko ekonomiaren eta gizartearen garapena sustatuz. Kontsultatu Añanako ehunka dokumentu.

system-album/image/48

Federiko Baraibarren heriotzaren ehungarren urteurrena

2018an beteko dira ehun urte Federico Baraibar Zumarraga gasteiztar idazle polifazetikoa hil zela. Zuzenbidean eta filosofia eta letretan lizentziatua, bigarren hezkuntzako ikastetxeko zuzendaria eta latineko katedraduna zen. Alkate eta Arabako diputatu nagusi izatera iritsi zen. Goian ikus dezakezu Baraibar eta Elortzaren argazki bilduma. Kontsultatu hemen Araban erabiltzen diren hitzen gainean hark idatzitako eskuizkribua .