ARABAKO ARTXIBOA

Ongi etorri ARABADOKera

Arabako Foru Aldundiaren ataria, Arabako Agiritegi Zerbitzuko dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortua. Hainbat motatako agiriak biltzen ditu katalogo horrek: aldundiarenak berak, eta beste erakunde publiko batzuek (Kontzejuek eta Arabako udalek) edo entitate pribatuek (familiek, enpresek edo elkarteek) dohaintza, erosketa edo gordailu bidez emanak. Haren testu, kartografia, argazki eta musika notatuzko funtsen bitartez (1930. urtera arte, gehienbat testuak, eta ordutik aurrera gainerako hirurak), erabiltzaileak aukera du erregistro katalografikoetara sartzeko, bai eta irudi digitalizatuetara ere, zenbait kasutan.

Bilaketa pertsonaren arabera

Gai nagusiak

system-album/image/48

Federico Baraibarren heriotzaren mendeurrena

2018an bete ziren ehun urte Federico Baraibar Zumarraga gasteiztar idazle polifazetikoa hil zela. Zuzenbidean eta filosofia eta letretan lizentziatua, bigarren hezkuntzako ikastetxeko zuzendaria eta latineko katedraduna zen. Alkate eta Arabako diputatu nagusi izatera iritsi zen. Goian ikus dezakezu Baraibar eta Elortzaren argazki bilduma. Kontsultatu hemen Araban erabiltzen diren hitzen gainean hark idatzitako eskuizkribua .

system-album/image/50

Foru Aldundiaren agiritegi berriaren 25. urteurrena

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia gaur egun duen egoitzara eraman zuten José Luis Catón arkitektoak eraikin berria egin ondoren. Agiritegia unibertsitate campusean dago, eta zortzi kilometroko azalera du dokumentazioa gordetzeko. Ikus itzazu agiritegiaren 25. urteurrena ospatzeko egindako ekitaldien argazki batzuk.

system-album/image/49

Añanako Gatz Harana nekazaritza ondaretzat jo du FAOk

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) munduko nekazaritza ondareko sistema garrantzitsuen zerrendan (MNOSG) sartu du Añanako Gatz Harana. Nazioarteko aitorpen bat da, nekazaritza ondarea babesteko, tokian tokiko ekonomiaren eta gizartearen garapena sustatuz. Kontsultatu Añanako ehunka dokumentu.