Documento

I - ARABAKO BILTZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA

Diputatuen Kontseiluaren 55/2015 Foru dekretua, urriaren 6koa, onartzen dituena Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren lehia bidezko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak
Argitaratuta: 2015/10/21eko 123. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2015-123-4614

Urriaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 4/2012 Foru Dekretuaren bidez, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez ematen dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren.

Diputatu Nagusiaren uztailaren 3ko 132/2015 Foru Dekretuan, 2015-2019 agintaldirako Arabako Foru Aldundiaren sailak zehazten dituenean, xedatutakoaren arabera, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak honako eginkizun eta eskumen arlo hauek ditu: Euskara politikak, agiritegi eta liburutegiak, museoak, zaharberrikuntza, kultura etxea, hezkuntza sustapena eta kultura zabalkundea, argitarapenak, historia, arte eta arkitektura ondarea, kirolak, gazteria, eta ordenamendu juridikoak ezartzen dituen gainontzekoak.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak egokia deritzo, Sailaren eskumenen esparruan, lehiaketa bidez ematen diren dirulaguntzei aplikatuko zaizkien oinarri arautzaile orokorren dekretu berri bat onartzeari, nahiz eta, salbuespenez, araubide espezifikoak ere izan daitezkeela aurreikusten den.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuaren txostena ikusi da.

Horregatik, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak hala proposatuta, eta Diputatuen Kontseiluak gaur egindako bileran gaia aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa. Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eskumenen esparruan lehiaketa bidez ematen diren dirulaguntzei aplikatuko zaizkien oinarri arautzaile orokorrak, dekretu honen eranskinean ageri direnak, onartzea, nahiz eta, salbuespenez, arau espezifikoak ere izan daitezkeela aurreikusten den.

Bigarrena. Otsailaren 7ko Diputatuen Kontseiluaren 4/2012 Foru Dekretua, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez ematen dituen dirulaguntzakarautzeko oinarri orokorrak onartu zituena, indargabetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 6a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua

Igone Martínez de Luna Unanue

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez ematen dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak

1. Xedea eta aplikazio eremua.

Dekretu honek ezartzen ditu Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez aurrekontuko kredituen kontura Sailaren eskumenen esparruan dauden jardueretarako ematen dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Ondoko dirulaguntza lerro hauei aplikatuko zaizikie:

- Museo elkarteetarako dirulaguntzak

- Musika hezkuntza udalerrietan

- Udalen kultura ekimenak

- Elkarteen kultura ekimenak

- Inbentariatutako eraikuntzakzaintzea eta zaharberritzea, baita hirigintza aldetik katalogatuta dauden kultura ondare higiezinekoak ere.

- Ermitak zaintzea eta zaharberritzea

- Elementu txikiak zaintzea eta zaharberritzea

- Kirola toki erakundeetan

- Eskolako kirola

- Jolas kirola, irabazteko xederik gabeko erakundeak

- Klubentzakolaguntzak

- Ezinduen elkarteetarako laguntza

- San Prudentzioetako jardueretarako laguntza

- Kirol federazioekiko hitzarmenak

- Euskaren erabilera eta sentsibilizaziorako programak toki erakundeetan

- Euskararen arloko laguntza teknikorako lankidetza Arabako kuadrillekin eta Trebiñuko Konderriko udalekin

- Euskararen erabilera sustatzea kirol elkarte eta federazioetan

Ez da aplikatzekoa izango:

a) Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emandako sariei.

b) Lehiaketa bidez ematen diren eta oinarri arautzaile berezien ebazpenetan jasotzen diren dirulaguntzei.

Deialdiak ondoko hauek jasoko ditu:

a. Hala dagokionean, oinarri arautzaileakfinkatzen dituen xedapenaren eta hori argitaratuta dagoen ALHAOren adierazpena, salbu eta, haien berariazko izaera kontuan hartuta, deialdian bertan jasotzen direnean.

b. Dirulaguntza egozten zaien aurrekontu kredituak eta deitutako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa, guztira, erabilgarri dauden kredituen barruan edo, bestela, dirulaguntzaren zenbateko estimatua.

c. Dirulaguntza ematearen xedea, baldintzak eta helburua.

d. Emakida norgehiagoka araubidean egiten delako adierazpena.

e. Dirulaguntzaeskatzeko betebeharrak, eta horiek egiaztatzeko modua.

f. Prozeduraren instrukzioa egiteko eta ebazpena emateko eskumena zein organok duten adieraztea.

g. Eskabideak aurkezteko epea

h. Ebazteko eta jakinarazteko epea.

i. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta informazioa.

j. Hala dagokionean, eskaerak birmoldatzeko posibilitatea, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 27. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

k. Ebazpenak administrazio bideari amaiera ematen dion adieraztea eta, horrela ez bada, zein organotan jarri behar den gora jotzekoerrekurtsoa.

l. Eskaera balioesteko irizpideak. Irizpide hauek bermatu beharko dituzte objektibotasuna, berdintasuna, gardentasuna, publizitatea eta bereizkeriarik eza laguntzak ematerakoan, eta horien haztapenean kontuan edukiko da egin nahi den jarduera dirulaguntzaren helburua lortzeko egokia denetz, ondoko alderdi hauek kontuan edukiz: aurkeztutako proiektuaren edo egindako jardueraren kalitatea, esperientzia edo traiektoria, berrikuntza, bideragarritasun baldintzak edo, oro har, deialdian ezarritako edozein puntu, dirulaguntzaren xederako egokitzatjotzen dena.

m. Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioaren araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearenak, 59. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Printzipio orokorrak.

Ematen diren dirulaguntzak ondoko printzipio hauen arabera kudeatuko dira:

- Publizitatea, gardentasuna, norgehiagoka, objektibitatea, berdintasuna eta bereizkeriarik eza.

- Eraginkortasuna ezarritako helburuak betetzeko.

- Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren baliabide publikoak efizientziazesleitzea eta erabiltzea.

3. Onuradunen betekizun orokorrak

Onuradun izango dira dirulaguntza emateko oinarria den egoeran aurkitzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, edo oinarri arautzaile hauetan eta deialdian aurreikusitako inguruabarrak biltzen dituztenak, baldin eta azaroaren 17ko 38/203 Legeak, Dirulaguntzen Lege Orokorrak, eta deialdiak ezarritako baldintzakbetetzen badituzte.

Dirulaguntza eskatu ahal izango dute eskaera egiteko datan ondoko baldintza hauek betetzen dituzten erakunde eta/edo pertsonek, azaroaren 17ko 38/203 Legeak, dirulaguntzen Lege Orokorrak, 11. eta 13. artikuluetan eta 3/1997 Foru Arauak, dirulaguntza eta transferentzienak, 5. artikuluan aurreikusitako baldintzakbetetzeaz gainera:

- Pertsona juridikoak izatekotan, legearen arabera eratuta egon beharko dira

- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik izatea.

Ez dira joko onuraduntzat:

- Laguntza lerro horren aurreko deialdietan emandako dirulaguntzetatik sortutako betebehar guztiak bete ez dituztenak.

- Beren helburuen artean, Arabako Foru Aldundiaren edozein sailen eskumena direnak edo nolaerebait hark bultzatutako beste programa batzuetanjasotzen direnak dauzkatenak.

- Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren aurrekontuan izendun dirulaguntzarik daukatenak, horren helburua dirulaguntzaren xedearekin bat baldin badator, bai eta horiekin loturikoak ere.

- Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, dirulaguntzen Lege Orokorrak, IV. tituluan adierazitako arau-hausteengatik zigortu diren erakundeak, bai eta Eusko Legebiltzarrarenotsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, emakumeen eta gizonen egiazko berdintasunerakoak, jasotzen dituzten kasuetan daudenak ere.

Dirulaguntzaeskuratzeko behar diren berariazko baldintzak eta horiek egiaztatzeko modua zehaztuko ditu deialdiak.

Dirulaguntzaren onuradunek beren zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatu beharko dute, 58/2004 Foru Dekretuan jasotzen denarekin bat etorriz hori egiaztatzetiksalbuetsita egon ezean, erakunde eskudunek puntu horiek egiaztatuz emandako ziurtagiriak aurkeztuz. Baita ere, ez dute egon behar sartuta azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, dirulaguntzen Lege Orokorrak, 13.2. artikuluan jasotzen dituen debekuetan. Zerga betebeharrei dagokienez, beren zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten onuradunentzat nahikoa izango da egoera horretan daudela baieztatzea. Foru Aldundiaren ardura izango da ziurtagiria ematea, Foru Ogasunaren bitartez.

4. Eskabideen aurkezpena eta epea.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdian ezartzen dena izango da eta ezingo da izan hamabost egun baino gutxiagokoa, deialdiak ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Eskabideak, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuari zuzendurik eta deialdiaren eranskin bezala argitaratuko den ereduaren arabera, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5, Vitoria-Gasteiz), Aldundiaren beste erregistroetan edo hitzarmena duten udalen erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioaren araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearenak, 38.4. artikuluan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuta) xedatutakoaren kalterik gabe.

Egindako eskaerek ez badituzte betetzen adierazi diren baldintzak, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak interesatuei hamar eguneko epea emango die akatsak zuzendu edo behar diren agiriak aurkezteko. Hala egin ezean, eskaera artxibatu egingo da, eta eskaerari uko egin diotela iritzi beharko da.

2. Betiere, jakinarazpenetarako ematen den helbidea adierazi beharko da.

3. Dirulaguntzakeskuratzeko eskaerak aurkezteak berekin dakar oinarri hauetan eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan ezarritakoa espresuki eta formaz onartzen dela.

5. Deialdiaren ebazpena

1. Dirulaguntzaizapidetzeaz arduratuko den Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko unitate organikoak izango du prozeduraren instrukziorako eskumena.

2. Eskaerak balorazio batzorde batek aztertuko ditu. Balorazio batzorde horren lehendakaria Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria izango da, eta honako hauek izango ditu mahaikide: dirulaguntzakudeatzeko ardura duen unitate organikoaren burua, eta Euskara, Kultura eta Kirol Zuzendaritzariatxikitako bi teknikari. Euskara, Kultura eta Kirol Idazkaritza Teknikoaren burua arituko da idazkari lanetan, hitzarekin baina botorik gabe.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, egoki irizten dion kasuetan, aurkeztutako agiriei buruzko datuak eta azalpenak eskatzeko ahalmena izango du. Espedientea atzeratu, eta are artxibatu ere egin daiteke, baldin eta datu nahiz azalpen horiek ez badira bideratzen Herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearen Legeak ezarritako epeetan (30/1992 Legea, azaroaren 26koa; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen gero lege hori).

Aurkeztutako eskaerak deialdian ezarritako irizpideen arabera erkatu ondoren, balorazio batzordeak txostena egingo du ebaluazioaren emaitza zehaztuz, eta, beharrezkoa bada, eskaeren arteko lehentasuna ezarriko du.

Organo izapidetzaileak, espedientea eta balorazio batzordearen txostena ikusirik, behin behineko ebazpen proposamena egingo du, behar den bezala arrazoitua.

Entzunaldiaren izapidea egin beharrik ez da izango baldin eta interesa dutenek aurkeztutako egitateak eta alegazioak baino ez badira agertzen prozeduran eta horiek baino ez badira kontuan hartzen; horrela gertatuz gero, egindako ebazpen proposamena behin betikoa izango da.

3. Organo eskumendunak bidezkoa den ebazpena hartuko du, organo instruktoreak proposatuta, sei hilabeteko epean gehienez ere, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, interesatuek ulertu ahal izango dute eskaera ezetsi egin dela.

4. Dirulaguntza jasoko duten eskatzaileez eta gainerako eskaera guztien esanbidezko ezezpenaz gainera, eskaera guztien zerrenda jaso ahal izango du dirulaguntza emateko ebazpenak; hau da, oinarri arautzaileek onuradun izateko ezarritako baldintza administratibo eta teknikoak bete arren, deialdiak jasotako kredituaren gehienezko kopurua gainditzeagatik onartu ez diren eskaera guztien zerrenda jaso ahal izango du dirulaguntza emateko ebazpenak, eskaera bakoitzari zenbat puntu eman zaion adierazita, deialdiak jasotako balorazio irizpideen arabera.

Kasu horretan, onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, dirulaguntza puntuazio hurrenkerako hurrengo eskatzaile edo eskatzaileei ematea erabakiko du dirulaguntza ematen duen organoak, beste deialdi bat egin beharrik gabe, baldin eta onuradunetako batek uko egiteagatik nahikoa kreditu askatu bada ezetsitako eskaera bati, gutxienez, aurre egiteko.

5. Ebazpena baiezkoa izanez gero, bertan datu hauek agertu beharko dira: dirulaguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko modua, laguntzaren xede den programa edo jarduera, aurkeztu beharreko agiriak eta zer baldintzatan ematen den. Ebazpena erakunde onuradunei jakinaraziko zaie, bat etorriz azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta) 59. artikuluan xedatutakoarekin.

6. Dirulaguntza eman edo ukatzen duen ebazpena, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legearen 59. artikuluan xedatutako eretan jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei.

7. Ebazpenak administrazio bideari amaiera emango dio eta haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gasteizko administrazioarekiko auzietarako epaitegietan, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aurrera.

Zuzenean aurka egin ezean, berraztertzekoerrekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legearen 116. eta 117. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

6. Dirulaguntzaren zenbatekoa, edo hori zehazteko irizpideak

1. Deialdiek dirulaguntzaren banakako zenbatekoa jasoko dute, dirulaguntzaren xedea kontuan izanda.

2. Ez badago modurik kopuruak zehazteko, deialdiak ezarriko du zein irizpide objektiboren arabera zehaztu, eta, hala badagokio, irizpideak nola haztatu ere ezarriko du dirulaguntzaren xedea kontuan izanda. Besteak beste, aurrekonturik dagoen kontuan hartu beharko da.

3. Eskaeren zenbatekoaren bolumena dirulaguntzarako gorde den gehienezko zenbatekoa baino nabarmen handiagoa bada, deialdiak onuradunen artean hainbanatzeko aukera emango du, salbuespenez eta ezarritako betekizunetan gorabeherarik eragiten ez bada, onuradunek eskatutakoaren eta dirulaguntzarako gehienezko kopuruaren arteko aldearen portzentajean.

4. Ez dute dirulaguntzarik jasoko, kasuan kasuko deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera baloratuta gero 150,00 eurotara edo, hala dagokionean, deialdiaren oinarrietan xedatutako zenbatekora heltzen ez diren eskaerek.

7. Dirulaguntza dagokien gastuak eta bateragarritasuna

1. Oinarri hauek araututako dirulaguntzak egindako gastuetarako izango dira, baldin eta dirulaguntzaren xede den proiektua garatzeko egin badira, eta diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak ezarriko dira deialdi bakoitzean.

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari inolako zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta dirulaguntzen oinarri arautzaileetan ezarritako epearen barruan egiten direnak.

2. Ondoko kasuak ezin izango dira inola ere diruz lagundu:

a) Bankuko kontuen zor interesak.

b) Interesak, errekarguak eta administrazio eta zigor zehapenak.

c) Auzi prozeduretako gastuak.

Zergak dirulaguntza jaso dezaketen gastuak izango dira dirulaguntzaren onuradunak egitez ordaintzen baditu.

Zeharkako zergak, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira, ez dira inola ere dirulaguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

3. Dirulaguntzaren xedea kontuan hartuta, deialdi bakoitzaarautzen duten oinarriek dirulaguntzen onuradunek egindako zeharkako gastuen ehuneko bat ezarri ahal izango dute eta berau diruz lagundu daitekeela ulertuko da, justifikatu behar izanik gabe, betiere kostu horiek jarduera benetan gauzatzen den aldiari dagozkion neurrian.

4. Dirulaguntzen zenbatekoa, beste laguntzabatzuekin zein administrazio publiko batzuek edo nazioko zein nazioarteko erakunde pribatu batzuek emandako laguntzekin edo bestelako diru sarrerekin batera, ezin izango da inola ere onuradunaren jardueraren kostua baino gehiago izan.

5. Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, dirulaguntzen Lege Orokorrak, 31.3. artikuluan xedatutakoa betetzeko, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu urriaren 30eko 30/2007 Legeak, sektore publikoko kontratuenak, kontratu txikietarako ezarritako kopuruak, onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu baino lehenago, salbu eta haren ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badago nahiko erakunde hori egin, eman edo hornitzen dutenik, edo gastua dirulaguntza baino lehenago egin bada.

Hiru eskaintzak froga-agiriekin batera edo, hala badagokio, dirulaguntza eskaeran aurkeztu beharko dira. Horien artean aukeratzea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz egingo da eta, aukeratutako eskaintza diru aldetik hoberena ez denean, egindako aukera espresuki arrazoitu beharko da memoria batean.

8. Ordainketak

Dirulaguntzaordaintzeko, aldez aurretik onuradunak justifikatu beharko du dirulaguntzaren helburua den jarduera, proiektua, xedea edo jokabidea gauzatu dela dirulaguntzaarautzen duen araudian xedatutakoaren arabera.

Dirulaguntzaarautzen duen arudian, aldez aurreko eta konturako ordainketak egiteko aukera jaso ahal izango da, foru araudian ezarritakoaren arabera.

Aurrerakinaren ordainketa, Dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten baldin bada, deialdiaren ebazpenaren datatik aurrera egingo da.

Aurrerakina izatekotan, gainontzekoa ordainketa bakar batean ordainduko da, egindako gastuak, behar bezala zerrendaturik, justifikatu ondoren, eta ordainketa horri aurreko paragrafoan aipatu den "aurrerakina" kenduta; guztirako gastuen froga-agiriak aurkezteko epe bat izango da, froga-agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egun berean bukatuko dena. Dirulaguntzajustifikatzeko aurkeztutako gastuak ordaindu izana frogatzen ez bada, justifikatu beharreko aurrerakin gisa egingo da ordainketa.

Dirulaguntza dagokion urtearen hurrengo otsaileko azken ostiralean amaituko den epe batean, dirulaguntzajustifikatzen duten gastuak ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Ordainketa ezin izango da egin onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik ez dituen bitartean, edo itzulketagatiko zorra ordaindu ez duen bitartean.

9. Dirulaguntza aldatzea.

Onartutako dirulaguntza berriro aztertuko da, gastua finantzatzeko beste erakunde batzuek egindako ekarpen osagarriak edo beste diru sarrera batzuk ere erabili direla jakin ondoren. Horrelakoetan, diruz lagundutako jardueraren edo jardueren gastu eta diru sarreren azkeneko likidazioaren emaitza defizitarioa izango da dirulaguntzaren behin betiko gehieneko zenbatekoa.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan aldaketaren bat gertatzeak eta, kasu guztietan, edozein entitate publiko edo pribaturen gai bererako dirulaguntzak edo laguntzakeskuratzeak, emakida ebazpena aldatzea ekarriko du, eta dirulaguntzaren zati bat itzultzea. Dirulaguntza onartu eta gero, hura emateko zio izan ziren egitatezko inguruabarrak aldatzen badira, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, onuradunaren proposamen arrazoitua aztertuta, aldatu egin dezake dirulaguntza, dagokion foru aginduaren bidez.

10. Justifikazioa

1. Dirulaguntzakjasotzen dituzten erakundeek, deialdiari dagokion urteko abenduaren 30a baino lehen, deialdian beste epe bat ezartzen ez bada, baina beti deialdiaren urtearen barruan, instrukzio organoaren aurrean frogatu beharko dute dirulaguntza emateko ekitaldian aurreikusi ziren helburuak lortu eta ezarritako baldintzak bete dituztela.

2. Orokorrean, onuradunak justifikazioa egiteko era gastuen froga-agiriak aurkezten diren justifikazio kontua izango da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Arautegiko 72. artikuluari jarraituz.

a). Diruz lagundutako jarduera edo jarduerak egiteagatik izandako gastuen justifikazioa, behar bezala zerrendatuta, hau da, dirulaguntzakalkulatzeko oinarri bezala hartutako gastu aurrekontuaren zenbateko osoaren balio bereko zenbatekoaz, dagozkien fakturak eta merkataritza trafiko juridikoan froga-balio berdina edo administrazio eraginkortasuna duten gainontzeko agiriak aurkeztuz, jatorrizkoak nahiz fotokopia konpultsatuak direla, azken kasu honetan horrela ezarri baldin bada deialdi bakoitzaren oinarrietan. Aitzitik, 500,00 euro baino gehiagoko fakturak aurkeztuz gero, ordaindu egin direla egiaztatu beharko da.

Gastuak justifikatzeko ez da onartuko honako datu hauek argi eta garbi azaltzen ez dituen fakturarik ez ordainagiririk:

- Igorlea, haren izena edo sozietatearen izena eta NANa edo IFZ.

- Hartzailea, haren izena edo sozietatearen izena eta NANa edo IFZ.

- Gastuaren xedea.

- Data

- Faktura zenbakia

Era berean, PFEZari (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) buruzko araudia betetzen ez duten faktura eta ordainagiriak ez dira onartuko gastuen froga-agiri gisa.

Fakturak ordaindu direla frogatzeko, agiri hauek onartuko dira:

- Bankuko jatorrizko ziurtagiria; bertan agertuko dira, gutxienez, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna. Ziurtagiri hori izenpetuta aurkeztuko da, eta/edo bankuaren zigilua daukala.

- Jatorrizko fakturaren jaulkitzaileak sinatutako eta/edo zigilatutako ziurtagiria; bertan agertuko dira faktura zenbakia, zenbatekoa eta ordainketa data.

- Posta arruntez jasotako banku laburpenak, jatorrizkoak.

- Kontu korronteen libreten kopia konpultsatua, mugimenduak ageri dituena.

- Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigiluarekin.

- Jatorrizko erosketa txartelak, zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzen dutenak (merkataritza guneetakoak, autobidekoak, bidaia txartelak eta abar) edo jatorrizko fakturak, enpresa jaulkitzaileak jarritako zigiluarekin, ordainduta daudela adieraziz.

Urriaren 29ko 7/2012 Legearen 7. artikulua betetzeko, ez dira onartuko 2.500 euro (edo horren kontrabalioa atzerriko dirutan) edo gehiagoko eragiketen eskudiruzko ordainketak.

Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoa kalkulatzeko, hau da, 2.500 euro edo horren kontrabalioa kalkulatzeko, ondasun ematea edo zerbitzu ematea zenbat eragiketa edo ordainketatan zatitu den, horien guztien zenbatekoak batuko dira.

Deialdi bakoitzaren oinarrietan horrela ezarrita baldin badago, aurkeztutako jatorrizko froga-agiriak zigilu batez markatuko dira, dirulaguntzaizapidetzen duen unitate organikoan; zigiluan agertuko da zein dirulaguntzajustifikatzeko aurkeztu diren eta froga-agiriaren zenbatekoa dirulaguntzari osorik edo zati bati egozten zaion. Azken kasu honetan, gainera, dirulaguntzak eragindako zenbateko osoa adierazi beharko da.

Dirulaguntzakalkulatzeko oinarri bezala hartu den gastuen aurrekontu osoa ez bada justifikatzen, dirulaguntzagutxitu egingo da gauzatutako gastu txikiagoaren proportzioan.

b). Diruz lagundutako jardueraren edo jardueren diru sarrera eta gastuen balantzea.

c). Diruz lagundutako jarduerari edo jarduerei buruzko memoria.

d). Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikulua aplikatuz, onuradunak eskatu beharko zituen hiru aurrekontuak.

e). Hala dagokionean, a) idatz zatian adierazitako gastuen zerrendan sartutako kostu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideen adierazpena, salbu eta dirulaguntzaarautzen duten oinarrietan aurreikusi bada oroharreko zenbateko batez haiek konpentsatzea, justifikatzeko beharrik gabe.

f). Hala badagokio, itzulketaren ordain gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta horietatik eratorritako interesena ere.

3. 60.000 eurotik beherako dirulaguntzetarako, justifikazioa azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Arautegiko 75. artikuluan arautzen den justifikazio kontu sinplifikatua aurkeztuta egin dadila ezarri ahal izango da deialdian.

Ondoko hauek osatuko dute justifikazio kontu sinplifikatua:

1.a) Jarduketa memoria bat, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta burututako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazten dituena.

2.a) Jarduerako gastu eta inbertsio guztien zerrenda sailkatu bat, ondoko hauek adierazten dituena: hartzekoduna, gastu agiriaren edo fakturaren zenbakia, zenbatekoa, jaulkitze data eta, hala badagokio, ordainketaren data. Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko da zein kopurutatik gora aurkeztu beharko dira, banan-banaka edo gastu multzo bererako bateraturik, fakturak edo balio bereko agiriak, jatorrizkoak nahiz fotokopia konpultsatuak, eta horien ordainketaren froga-agiriak.

3.a) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarrera eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

4.a) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; baita horietatik eratorritako interesena ere.

Dirulaguntza ematen duen organoak, deialdietan xedatzen diren laginketa tekniken bitartez, egiaztatuko ditu egoki deritzen froga-agiriak, dirulaguntzaren erabilera egokiari buruzko arrazoizko frogak lortzeko bide ematen dutenak. Horretarako, aukeratutako gastu froga-agiriak igortzeko eskatu ahal izango die onuradunei.

4. Salbuespen bezala, diruz lagundu daitekeen jardueraren xedetik ondorioztatzen baldin bada unitate fisikoen edo beste parametro batzuen arabera neur daitezkeen jardueren egiaztapena, modulu bidezko justifikazioa ezarri ahal izango da, dirulaguntza emako oinarri izan diren egitateak egiazkoak direla eta, hala badagokio, dirulaguntza ematearen helbururako erabiltzen dela era frogagarrian egiaztatzeko moduan.

Dirulaguntzaren justifikazioa jarduketa memoria eta memoria ekonomikoa aurkeztuz egingo da. Horien edukia, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Arautegiko 78.2 artikuluan aurreikusten dena izango da.

5. Uztailaren 17ko EHA/2261/2007 Aginduan, zeinaren bidez dirulaguntzakjustifikatzean baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen den, xedatutakoarekin bat etorriz, faktura elektronikoen erabilera onartuko da justifikatzeko bide bezala.

Halaber, faktura elektronikoak aurkeztuz gero, horien formatua Factura-e eta Ef4ktur estandarretara egokitu beharko da. Sinadura elektronikoa duen beste edozein agiri aurkeztekotan, onartuko dira 11/2007 Legeko @firma plataforma euskarri duten ziurtagiriak, urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuarekin, administrazio elektronikoaren esparruan elkarreragingarritasun eskema nazionala arautzen duenarekin, bat etorriz (http: www.dnielectronico.es/seccion aapp/rel autoridades.html).

6. Adierazitako epea igaro eta gorago adierazi diren agiriak aurkeztu ez badira, ordainketa kredituak baliogabetu egingo dira, eta hasiera emango zaio "konturako ordainketa" moduan jasotako diru kopuruak itzultzeko espedienteari.

11. Dirulaguntzen aldiberekotasuna eta bateragarritasuna

Edozein administrazio nahiz erakunde publiko edo pribatutatik, nazionala nahiz nazioartekoa dela, beste dirulaguntzabatzukjasotzea onartu ahal izango du deialdiak, baldin eta horien zenbatekoa, bera bakarrik edo beste dirulaguntzabatzuekin batera, ez bada diruz lagundutako jarduera baino handiagoa edo, hala dagokionean, ez badakar diruz lagundutako jarduera aurrera ateratzeko eskatutako finantzaketaren murrizketarik.

12. Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa.

Dirulaguntzen onuradunak beharturik daude Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa dutela argi eta garbi azaltzera programa aleetan, iragartzeko karteletan, argazkietan nahiz diruz lagundutako egitaraua edo jarduera dela-eta argitara ematen dituzten gainontzeko material grafiko, idatzi nahiz entzunezkoetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dituzte.

Dirulaguntzajasotzen duen erakundeak hizkuntzaren erabilera ez sexista bermatu behar du jaulkitako agiri guztietan, otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa, betetzeko. Aipatutako legeari jarraituz, argitaratzen diren irudietan ezingo dira pertsonakerakutsi, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu objektu soil gisa, estereotipo sexistak saihestuko dira eta bultzatuko da aniztasuna sexuetan, roletan eta genero identitateetan.

13. Dirulaguntza itzultzea.

Jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira ondoko hauetan ezarritako kasuetan: 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikaren dirulaguntza eta transferentziena; azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzen Lege Orokorra; eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (dirulaguntzen lege orokorraren) Arautegia.

Onartutako dirulaguntzatik jasotako kopuruen itzulketa zuzenbide publikoko sarrera izango da, eta abenduaren 18ko 53/92 Foru Arauak, ekonomia eta aurrekontu araubidearenak, II. tituluko I. kapituluan ezarritakoaren arabera kobratuko da.

14. Egiaztapena

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak deialdi honen garapenerako bidezkotzatjotzen diren ebazpenak hartuko ditu, dirulaguntzaizapidetzen duen unitate organikoaren ekimenez, eta onuradunek aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta oinarri hauetan araututakoa betetzen dela egiaztatzeko eta horretara behartzeko bide ematen duten ekintzak burutu ahal izango ditu. Horretarako, kolektibo onuradunak beharturik daude beraiek egindako jarduerekin zerikusirik duten eta Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eskatzen dituen datu eta dokumentu guztiak aurkeztera. Era berean, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak, Kontuen Epaitegiak edo eskumena duten beste erakundeek eskatzen dieten informazio guztia ere eman beharko dute.

15. Erantzukizunak.

Onuradunek beren gain hartzen dituzte programa eta/edo jarduera egitetik sor litezkeen erantzukizunak, eta indarrean dagoen legediak haren garapenerako eskatzen dituen baimenak eskatu beharko dituzte.

16. Interpretazioa.

Oinarri hauek interpretatzerakoanzalantzariksortzen bada, Aldundi honetako Euskara, Kultura eta Kirol Sailak ebatziko du.

17. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka eta beraien ondoriozko administrazio egintza guztien aurka egin ahal izango da azaroaren 26ko 30/1992 Legean, herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenean, ezarritako kasuetan eta bertan azaltzen den moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak finkatutako testua).

18. Arautegi aplikagarria

Oinarri hauetan xedatuta ez dagoen guztian, ondoko xedapen hauei jarraituko zaie: 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntza eta transferentziena; azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzen Lege Orokorra; uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (dirulaguntzen Lege Orokorraren) Arautegia; abenduaren 18ko 53/1992 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren ekonomia eta aurrekontu araubidearena; aurrekontu antolamenduari buruzko indarreko foru araua; 30/1992 Legea, herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearena (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak finkatutako testua); eta aplikatzekoak zaizkion gainerako arauak.

19. Indarrean sartzea

Oinarri hauek, ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.